XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Isabel zakarki jaiki, aterantz zuzendu, eta krisketari heldu orduko gelarantz jiratu zen:

- Zakarrak.

Zakarrak.

Jakingo bazenute.

Ez dakizue ezer.

Ez dakizue ezer ere.

Sailburuak Flaixman salatu

Isabel atera zenean, isilgunea nagusitu zen, sailburuak aurrena hautsi zuena:

- Ikusten duzu, Flaixmantxo?

Emakumeei erruki diezula diozu.

Baina erruki badiezu, zergatik ez diozu Isabeli erruki?

- Eta zer zerikusi daukat nik berarekin? defendatu zen Flaixman.

- Ez egizu ezer ez dakizulakoa.

Esan berria dizuegu.

Zugatik txoratzen dago.

- Eta nik al dut horren errua? itaundu zuen Flaixmanek.

- Ez esan zuen sailburuak, baina harekiko zakarra izan eta sufriaraztearen errua duzu.

Gau osoan axola zion bakarra zuk egindakoa zen, begiratzen ote zenion, irribarre egiten ote zenion, ezer politik esaten ote zenion.

Eta gogora ezazu zer esan diozun.

- Ez diot ezer ikaragarrizkorik esan defendatu zen Flaixman, baina bere ahotsari segurantzarik eza zitzaion nabari.

- Ezer ikaragarrizkorik? barre egin zuen sailburuak: haren dantzaz burlatu zara, zeuretzat ez besterentzat dantzatu arren, bromuroa aholkatu diozu, egoki zaion bakarra masturbaketa dela esan diozu.